Unas Pokas monedas lanean estilo desberdineko abestiak aurki daitezke, bai musika aldetik, rock, punk, ska edo hardcore doinuak jorratzen baitituzte, bai hitzen aldetik, gai desberdinen inguruan aritzen baitira: krisi ekonomikoa, Euskal Herriko gatazka, emakumeek sufritzen duten biolentzia, ekologia, eta abar. Beraz, argi dago euren inguruan ikusten dutena islatu dutela gordin.
Taldearen erreferentziak oso desberdinak eta anitzak dira, baina DARekoek nahiago dute entzuleek diskoa entzun eta iritzia ematea. Diskoa, Berangoko Grabasonic estudioan grabatu da aurten Ivan Corcuera teknikariaren laguntzarekin.
Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Bisa (gitarra eta alboka), Ibai (baxua eta koroak), Ikera (gitarra eta koroak), Andoni (bateria), Natali (ahotsa eta perkusioa), eta Fede (ahotsa).
Musikherriak-ek bidalita



