IKUS-ENTZUN

Arkeologia eta itsasoari buruzko zikloa bihar Irunen

Irungo Oiasso Erromatar Museoak Euskal kostaldearen museoak izeneko sarearen lehendabiziko jarduera hartuko du bihar, irailak 29. Hala, egun osoan Zine maratoia: Arkeologia eta itsasoa izeneko zikloa ikusi ahalko da.

Maratoia 10:30ean hasiko da Stèphane Bègoin-en Egipziarrak Itsaso gorritik ibiltzen zirenean filmarekin. Azkeneko emanaldia 2011. urtean Arkeolan saria jaso zuen Jon Maiaren Apaizac obeto izango da.

Bien artean, beste lau film ikusi ahalko dira: Burdin Aroko piraguak, Pascal Magontier (12:00etan); Altaripa. Zeltiar itsasgintzaren iturriak,  Béat Arnold (13:00etan); Mazarroneko itsasontzi feniziarra, José Antonio Moya (16:00etan), eta Veneziako itsasontzi galdua, Maurice Ribière eta Marco Visalberghi (16:30ean).

Egitarau osoa Facebooken kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button