ARTEA

“Open Portfolio FIG” iraileko topaketan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Zabalik dago dagoeneko Open Portfolio FIG Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko lehiaketan parte hartzeko deialdia. Lehiaketaren seigarren edizioa da berau, eta irailean ospatuko da, edizio horren bigarren topaketan parte hartzeko deialdia da.

Open Portfolio FIG, sortzaile berriei zuzenduta dago, gaur egunean indarrean dauden grabatu-sormenak ikusarazi, sustatu eta bultzada emateko asmoarekin.

Hala, lau sormen lan sailkatuko ditu epaimahaiak eta obra horiek irailaren 20 eta 21 ean, Bilboko Zabalguneko eraikinean aurkeztu eta erakusgai jarriko dira artisten presentziarekin. Gainera, irabazleek, A Coruñako CIEC Fundazioan egonaldi bat jasoko dute.

Deialdian izena emateko epea abuztuaren 30ra arte dago irekita. Eta oinarriak kontsultatzeko FIG Bilbao  webgunera jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button