ARTEA

“That Time” erakusketa Tabakaleran ikusgai

Samuel Becketten That Time (1976) antzezlanak eman dio izena Arte Ederren Bilboko Museoak eta Tabakalerak elkarlanean egindako erakusketari. Erakusketaren abiapuntua Arte Ederren Bilboko Museoko bilduma da, aldi baterako Tabakalerara eraman dena.

Tabakalerako erakusketa-espazioak zeharkatzen dituen ibilbide zirkular batean antolatu da erakusketa: iragana (C ahotsa), oraina (A ahotsa) eta etorkizuna (B ahotsa). Lehenengo aretoan (C ahotsa) Vicente Ameztoy, Ibon Aranberri, Bonifacio, Marta Cárdenas, Juan Luis Goenaga, Susana Talayero eta Cy Twomblyren lanek iraganeko aro zaharkitua (baina ez amaitua) irudikatzen dute, zeinetan izan zen hura oraindik ez den guztiz igaro.
Erakusketaren bigarren aretoa (A ahotsa) orainaldiari dagokio. Areto horretan, gizarte teknologiko eta industrialaren aginduak artista askoren lanean irudikatzen dira (Vicente Cutanda, Celso Lagar, Daniel Vázquez Díaz, Aurelio Arteta, Agustín Ibarrola, June Crespo). Teknologia eta energia industrialak sorkuntzarako indar ahaltsuak dira; gerra eta horren ondorioak albo-kalte garrantzitsuak (Goya, Anthony Caro, Mari Puri Herrero, Idoia Montón, Vicente Larrea, Iñaki Gracenea).
Azkeneko aretoa Txomin Badiola, Fernand Léger, Markus Lüpertz, Nemesio Mogrobejo, Susana Solano eta Maria Helena Vieira da Silvaren artelanek hartzen dute.

Horrez gain, hiru artista garaikideri That Time erakusketarako enkargatu zaie hausnarketa artistiko bat: Ilke Gersen The Same Ground; Jorge Moneoren Exergo eta Ainara LeGardonen Pausa Pulsar. museoko bildumako obren jarraitutasuna eten egiten da. Porposamenetan denborazko artearen zein garai bakoitzeko artearen loturak eta kontrakotasuna aztertzen dituzte, eta publikoa arte garaikidearen hizkuntza-mekanismoak ezagutzera gonbidatzen dute.

Tabakalerak baditu xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button