ESZENA

Dantzaldiak, kontzertuak, antzerkia, zinema eta mila kontu gehiago jaialdi handi batean

Bilbao basque FESTek 200 jarduera inguru bilduko ditu aurten, martxoaren 27tik 31ra arte. Jaialdi handiaren barruan dantza tradizionaleko eta garaikideko erakustaldiak, kontzertuak, kale antzerkia, zinema saioak eta mila kontu gehiago antolatu dira.

Musikaren atalean ia genero, erritmo eta estilo ia guztiak biltzen dira: folka, rocka, popa, jazza, musika elektronikoa, punka, euskal doinu tradizionalak eta abar. Doako hogei kontzertu baino gehiago antolatu dira, eta emakumearen protagonismoa nabaria izango da.
Kuttune taldea izango da jaialdia irekiko duena martxoaren 27an, 19:00etan, Azkuna Zentroan, egunero folk kontzertuak hartuko dituen gunean. Hurrengo egunean, martxoaren 28an, Udal Txistulari Bandak kontzertu bat eskainiko du. Eta martxoaren 29an  Sarrabete taldearen txanda izango da. Egun berean, Nøgen taldeko lider izandako Eider Saezek bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du Areatzako Kioskoan eta hilaren 30ean ordu berean, gaueko erromeria izango dugu Kresala taldearen eskutik.
Bestalde, Kafe Antzokia bertako rockaren erdigunea izango da Bilbao basque FEST Rock City jaialdiarekin. Bertan,  non Euskadiko taldeek zuzeneko emanaldietan duten talentua erakutsiko duten. Akatz eta Arratians, Jim Jones Allstars eta Los Retumbes, Munlet plays devo eta Paniks, eta MFC Chicken eta The Allnighters taldeak arituko dira.

Zinemari dagokionean, aipatu behar da, Estíbaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas filma ikusteko parada 3egongo dela. Bai eta Martín Romeroren To bird or not to bird film laburra ere.

Aipatutakoaz gain, dantza garaikideak eta tradizionalak protagonismoa hartuko dute hainbat emanaldiri esker.

Horretaz gain, Jon Plazaola ezagunak Humor and Basque zikloa irekiko du Tu Tum Platz ikuskizunarekin. Monologo barregarriak entzuteko parada ere egon da egun horietan.
Eta Euskal zigilua duen kale-antzerkia Erripako kaian kontzentratuko da, ikuskizun gehiago eskainiz.

Bilbao basque FEST euskal kulturaren jaialdiak bost egun iraungo du, eta bere programazio guztia zertan den ikusteko jaialdiaren webgunea bisitatu beharko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button