
Lezoko Udalak eta Hika Teatroak Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren laugarren edizioa jarri dute martxan. Proiektu hau “HikaTeatroa Lezoko herrian garatzen ari den Lezo Eszena 2026 izeneko bitartekaritza, sentsibilizazio eta publiko berriak sortzeko programaren barne kokatzen da eta, besteak beste, antzerki egileak ikusaraztea, gazteak antzerkigintzara hurbiltzea eta talentu berriak idaztera animatzea du helburu”. Parte hartzeko epea irailaren 11n itxiko da.
Aurten ere euskararen aldeko apustua egingo dute eta euskaraz idatzitako testuak baino ez dira onartuko. Testuak gai librekoak izango dira, baina Lezoko herria traman agertu beharko da nola edo hala. Lanak 15 minutuko antzerki testu laburrak izango dira.
Aurkeztutako lanen artean, Hodei Arrastoak eta Olatz Gorrotxategik osatutako epaimahai profesionalak lau testu finalista aukeratuko ditu, eta Lezoko IV. Antzerki Testu Laburren Partidan, urriaren 3an, lau antzerki-testu finalistak Irakurketa dramatizatuan aurkeztuko dira. Lau dramaturgo finalisten izenak irailaren 18an argitaratuko dira.
Ikuslegoak erabakiko du zein izango den 1.000€-ko saria irabaziko duen testua.
Bestelako jakingarriak, hemen.



