
AIKO taldeak, Dantzaldi Ibiltariaren edizio berri bat aurkeztu du gaur, zazpigarrena. Aurtengo berrikuntza nagusia, unibertsitatera hurbilduko dela izango da, izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatu da akordio bat hori bermatzen duena.
AIKO Taldeak UPV/EHUrekin sinatutako hitzarmenak dantzak, tailerrak eta entzunaldiak barne hartzen ditu, ikastaroak, ikastaldiak, mintegiak eta tailerrak bezalako jarduera pedagogiko eta dibulgatiboez gain.
Hortaz, Dantzaldi Ibiltariaren ikastaro berri bat egingo da urritik ekainera bitartean, astero astelehenetan, 18:30etatik aurrera hasiberrientzat eta 20:00etatik 21:30etara gainerakoentzat. Interesatuta dauden guztiei irekitako ikastaro hauek Bizkaia Aretoko Chillida Aretoan egingo dira, eta unibertsitatearekin lotutako pertsonek eta 30 urtetik beherakoek prezio bereziak izango dituzte.
“Jarduera hauen guztion helburua, dantzarekiko lehen kontaktua erraztu eta dantzaz gozatzen irakastea da, ingurune ludiko batean gauzatutako ikasketa-prozesu aurrerakoi, erraz eta argi baten bitartez, betiere dantza herrikoia gizarteratzeko prozesuan laguntzeko asmoz”.
Dantzaldi Ibiltaria programan aurreikusitako beste berrikuntza bat, familia osoari zuzendutako dantza-ikastaro bat izango da. Bizkaia Aretoan egingo da, abenduaren 27an, larunbatez. AIKO Taldeak aukera paregabetzat jo du familiako kide guztiak bi orduko tailer batean elkartu eta musika eta dantza tradizionala etxe giroan transmititzeko ohitura berreskuratzeko asmoz.