ARTEA

Lekeitioko Udako Arte Erakusketa

Beste urteetan eginohi den bezala, Lekeitioko Kultur Kaian, Udako Arte Erakusketan parte hartzeko deialdia egin dute herrian, eta izen ematea martxoaren amaierara arte egongo da zabalik. Udako Arte Erakusketak alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin.

Parte hartzeko Lekeitioko Kultur Etxera hurbildu edota kultura@lekeitio.com  helbidera idatzi beharko da. Apuntatzerakoan, artistak bere lanen argazki eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) eman beharko ditu. Ondoren Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak ebaluatu egingo du maila.

Apirilaren hasieran onartuen zerrenda aurkeztuko da eta zozketa baten bitartez hautatuko dira parte-hartzaileak. Lehentasuna izango dute lekeitiarrek eta eskualdekoek.

Arte disziplina ezberdinetaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek beste behin ere Lekeitioko Kultur Kaian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button