ESZENA

Khea Ziater konpainiaren lan berria: “Winona & Grace”

Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz dira Khea Ziater konpainiaren pieza eszeniko berri horren protagonistak. Gaur berton, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 20:00etan, obra horren estreinaldia izango da. Datorren hilean, Arriaga Antzokian ere ikusi ahalko da.

Khea Ziater konpainiak honako hitzekin azaldu du lan berria: “Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gau festa zoro baten ondoren; burua nahastuta eta pixkat mozkor oraindik, bakarrik eta apartamentuan giltzapetuta daudela ohartzen dira. Hortaz, patua onartu eta denbora tarte hori elkarrekin bizitzea erabakitzen dute, elkar deskubritzeko eta guk nortzuk diren ezagutzeko balioko duten ordu batzuk: gizarte eta lanpostu kapitalista eta konpetitibo honetan euren tokia bilatzeko borrokan ari diren bi emakume gazte, hain zuzen ere.”

Winona & Grace antzezlanak “aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko testua da”. Lan horrek dituen gorabeherak, ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, aktore izatearen ametsarekin talka egiten dute, eta benetako errealitatea itzalean gelditzen da. Azken finean, “Zer izan nahi dugu?” galdera “Benetan nor gara?”  bilakatzen da.
“Heldu bihurtzeari buruz ere hitz egiten du lan honek, bizi-erabakiei buruz, amets hautsiei buruz, etsipenari buruz, norbait izateko exijentziari buruz…”

Konfesio, negar, delirio, abesti eta barreez betetako lana da Winona eta Grace antzezlana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button