ESZENA

“Dantza Zirkuitua” dantza zikloaren proposamenak, Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak antolatzen duen XVI. Dantza Zirkuituak, hitzordu bi antolatu ditu datorren asteburuan Gipuzkoan. Lehenengoa, Olatz de Andresen The Big Game koreografia, hilaren 30ean helduko da Eibarko Coliseo antzokira. Bigarrena, DOOS kolektiboaren El fin de las cosas izeneko obra, hilaren 31n, egongo da ikusgai Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultura-etxean.

Lokke-Olatz de Andres dantzaren eta mugimenduaren inguruan koreografia-, pedagogia- eta gizarte-proiektuak sortzen dituen konpainia da. Eta The Big Game XVI. mendeko xake bizidunak hartzen ditu inspirazio moduan gorputz tamaina duen xake koreografiko baten bertsio librea sortzeko. 32 pertsonek parte hartzen dute proiektuan, jokoaren piezen kopurua. “Proiektua gorputz horien bizikidetasuna eta mila eta bat mugimendu posibleen orkestazioa jolasean jartzen dituen sistema koreografiko baten eraikuntzan oinarritzen da”.

Beste aldetik, El fin de las cosas dantza garaikideko ikuskizuna da, zuzeneko musika ere baduena. “Dena hankaz gora ipini dela sentitzen duzun arren, ezer gertatuko ez balitz bezala aurrera egiten duzun une horretaz hitz egiten du; erritmoa galtzen den une horretaz; inertziaz eta burugogorkeriaz; isiltzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga horretaz”.
Eva Guerrerok eta Jemima Canok osatzen dute DOOS kolektiboa. Bilbon sortutako kolektibo artistikoa da. Sorkuntza eta ekoizpena lantzen ditu eta sentsibilizatzeko bitartekotza- eta zabalkunde-proiektuak ere egiten dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu