IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bileraren edizio berriari begira

Lekeitioko Udalak euskara hutsean egiten den 39. Euskal Zine Bilera antolatzeari ekin dio. Jadanik 2016ko edizioan parte-hartzeko oinarriak ikusgai daude. Lanak aurkezteko epea uztailaren 31n amaituko da.

Aurten data aldaketa izango da ekimenean, izan ere, Euskal Zine Bilera hilabete aurreratu dute antolatzaileek eta hala, urriaren 16tik 23ra bitartean ospatuko da.

Lanek derrigorrez euskarazkoak izango dira, eta ez dira 30 minututik gora izango. Pelikulak on-line aurkeztuko dira.

Film onenak 1900 euroko saria jasoko du. Gazte 22 eta Antzar More Sariak ere banatuko dituzte aurten.
Informazio guztia: http://www.zinebilera.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button