Nontzeberri

Xabier Leteri omenaldia lore eta zaurien bidez

Bihar, hilak 29, 19:00etan, eta Durangoko Landako Gunean, Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Pugès izango dira oholtza gainean Loreak eta zauriak Xabier Leteri kantari izeneko ekitaldian.

Modu horretan, Xabier Lete omendu nahi du diziplina-arteko emanaldi horrek, lehenengo kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren arteko elkarrizketa gorpuztu nahi duena.
“Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 1970eko hamarkadatik 2021era egingo dugu salto, bizitzatik heriotzara eta ni-tik gu-ra. Modu horretan, Xabier Leterengandik gugana bidaiatuko dugu. Hortaz, omentzeaz gain, elkarrizketa bat gorpuztu nahi du emanaldiak, Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean”.

Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamen bat da Loreak eta zauriak. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2021era, “bizitzatik heriotzara “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu”.

Exit mobile version