ESZENA

“Dantza Zirkuitua” ekimenaren ostiralerako proposamenak

Bihar, urriak 2, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen duen XVI. Dantza Zirkuituak Larrua Proiektua  taldearen Otsoa koreografia aurkeztuko du Elorrion, eta Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta La pulga flamenko-dantzariaren Gorria pieza, Azpeitian.

Larrua Proiektua Jordi Vilasecak zuzentzen du, eta obran Luis Miguel Coboren musika eta Pedro Casasen testuak bateratzen dira. Otsoa lanak “gaur egun jardunean dauden egitura piramidaleko gizarte-mugimenduen kritika izan nahi du. Pieza koreografiko horretan, aktore bat talde horietako buru izango da, beste kideengan eragina izango du politikari bat balitz bezala, eta taldearen jarrera-aldaketa eta eraldaketa ekarriko dituzten ekintzak zuzenduko ditu.
Otsoa garrasi bat da. Asmatutako askatasun bati denen artean egindako ulu bat bezalakoa. Helburu bat da, lortu beharrekoa, iritsi beharreko leku bat. Prestatuenek soilik egin dezakete. Leku onirikoa da, gaur egungo gizarteak (ustez) ez duen guztiaz jantzia eta inguratua”.

Ostiralean ere, Dantza Zirkuituak Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta La pulga flamenko-dantzariaren Gorria elkarrizketa artistikoa antolatu du Azpeitian. Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesu baten emaitza da Gorria, esperimentazio gune bat; elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakera.

Ordutegiak, tokiak eta abar, XVI. Dantza Zirkuituak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu