BESTELAKOAK

Legazpiko Argazki Rallya asteburu honetan

Batis Goikoetxea Memoriala izena duen Legazpiko Argazki Rallyaren IX. edizioa asteburu honetan ospatuko dute bertan.

Izen ematea Ikatza argazkilarien elkartean egingo da irailaren 6an goizeko 9:00etatik 10:30era. Argazkiak Legazpiko udalerriaren mugen barruan egin beharko dira. Eguerdian, 13:00etatik 14:00etara, deskargatuko dira lanak, eta  parte hartzaile bakoitzak 6 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du.

Sari banaketa urriaren 16an izango da, 19:00etan, Legazpiko Kultur Etxeko aretoan. Argazki bilduma onenari 200 € emango zaizkio. Gazteentzat diploma eta opariak ere egongo dira.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button