ESZENA

Dantza garaikideko hainbat emanaldi La Fundicion aretoan

Bilboko La Fundicion aretoak denboraldi berria hasiko du egunotan. Eta hasiera indartsua izan dadin, dantza garaikideko hainbat ikuskizun programatu ditu.

Piezak tokiko konpainiak (Altraste Danza gasteiztarrak), nazionalak (Mey-Ling Bisogno dantzaria), eta nazioartekoak (Etxepare Institutuaren Euskadi-Quebec proiektu estrategikoari esker) burutuko dituzte. Hain zuzen ere, azken hori egitarauaren lehenengo hitzordua izango da irailaren 16 eta 17an, 19:00etan: Zubiak-Puentes.

Iraileko programazioak irailaren 23ra arte jarraituko du. Hala, Arabako Altraste Danza konpainiaren ¿Qué tienen las flores? ikuskizuna izango da Dantzaldia jaialdiaren 2021eko edizioaren inauguratuko duena (Dantzaldiaren programazio osoa laster iragarriko da).
Pieza horrek “feminitatearen eta horren mugen inguruko gaien hausnarketa egiten du”. Zuzeneko musikarekin interpretatzen da eta testuak erabiltzen ditu publikoa harrapatzen duen atmosfera berezi bat lortzeko.

Irailaren 25 eta 26an itxiko da iraileko agenda Mey-Ling Bisogno artistaren Painkiller muntaketarekin (Aiala Etxegarai euskal interprete eta koreografoak parte hartu du pieza honetan). Prestakuntza anitzeko dantzaria da eta horren ondorioz, Bisognok lengoaia eta estetika propioak landu ditu, biziak eta dinamikoak.

Egitarauaren informazio guztia www.lafundicion.org gunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button