BESTELAKOAK

Arraio Irrati librearen urtebetetzea ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Putzuzulon

Asteazkenean hasiko dira ekitaldiak Komuneko Paperean poesia errezitaldiarekin 20:30ean Gaztetxean. Talde hau Imanol eta Mattin Epelde anaiek osatzen dute. Urte eta erdiz, 27zapata blogean Imanolek argitaratutako olerkiak hartu eta bere anaiak musika jarri die.

Hurrengo egunean eta 19:00etatik aurrera, irratsaio berezia egingo dute irratia osatzen duten guztiekin. Ostiralean aldiz, 21:00etan, Txixaparrazta eta Zülo musika talde zarauztarrek kontzertua eskainiko dute Putzuzulon. Horretaz gain, The Link talde belgikarrak ere joko du.

Txixaparrazta eta Zülo taldeek bi urte daramate jo gabe, baina aurretik diskoak plazaratu eta Europatik birak egin dituzte. The Link bere disko berria aurkezteko etorriko da Euskal Herrira eta Zarautzen ez ezik, Donostian ere joko dute.

Urtebetetzearen festarekin bukatzeko herri bazkaria egingo da larunbatean, hilaren 22an, 21:30ean, gainera, Igo Gora ikuskizuna ikusi ahal izango da.

Xakela Gaztetxe Asanbladak bidalita

Show More

Related Articles

Back to top button