ESZENA

Dantza garaikideko bi emanaldi, Errenterian

Ostegun honetan, 19:00etan, Katapulta Plataformak sustatuta dago, Errenteriako Udalaren kultur sailaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Errenteriako Niessen kulturgunean dantza garaikideko bi emanaldia burutuko dira: Nondik Abiatu Inora eta Iraun.

Nondik Abiatu Inora piezan, Nabiga Kolektiboko Nagore Tamayo eta Natalia Belén aritzen dira honako honetaz hausnartzeko: “Zaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra irudikatzea behin-behineko egoera batean. Ordea, inertziaren dinamikatik irteteko beharrezkoa da geldiunea. Geldiunea elkarri begiratzeko. Elkarrengana gerturatzeko ausardiaz betetzeko. Ez-egonkortasunean zerbait egonkorra eraikitzeko konpromezua hartzeko. Egon ezin daitekeenean ere hor egoteko moduak asmatzen saiatu ahal izateko”.

Lraun Amaia Elizaran dantzariaren eta Neønymus musikariaren dantza garaikideko proiektua da. Bidaia emozional honek gure berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu gorputzaren bidez. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen mugimendu bizi eta espresiboa Neønymusen irudimen handiko proposamenarekin batuko da. Sorkuntza honek inprobisaziora espazioa uzten dio.

Infirmazio guztia Katapulta Plataformak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button