BERTSOTAN

Bertso-Derbia, asteburu honetan

Asteburuan, Real Sociedad eta Athletic taldeek ohiko derbia jokatuko dute, eta futbolaren bitartez borroka hori edukitzeaz gain,  bertso derbia ere antolatu dute.

Ostiral honetan, martxoak 10, bertso derbiaren lehenbiziko saioa programatu da Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan hasita. Aurten, Antzoki Zaharreko ohiko bertso saioaz gain, partida hasi aurretik, igandean bertan, beste saio bat egingo da zelaitik gertu, zortzigarren atearen inguruan.

Realaren alde Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus bertsolariak arituko dira, eta zuri-gorrien alde, Igor Elortza, Arrate Illaro eta Jon Maia.

Athletic Fundazioaren arabera, “Reala eta Athletic fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia. (…) Mikel Labaka Realeko jokalari ohia eta gaur egun Eusebio Sacristanen lan-talde teknikoko partaidea izango da ekitaldiaren aurkezlea. Azpeitiarrak jarriko dizkie gaiak sei bertsolariei”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button