BESTELAKOAK

“Nemekitepá”, Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzendutako filma

Atzo aurkeztu zen film berri hau, Bizkaiko Qiron Ospitalean errodajea egiten ari zen bitartean. Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzendutako bigarren film luzearen errodajea  joan den astelehenean, azaroak 7, hasi zen, eta abagunea probestu da filmaren aurkezpena ere egiteko.

Film honetako istorioa hauxe da: Mariak bihotz-gaixotasun bat du eta hilko da. Xabi, bere laguna, Bartzelonatik dator azkenengo agurra emateko. Bidean, Maria berarekin maiteminduta dagoela ezagutzen du eta poztasun bat emateko gezur errukitsu bat kontatzen dio: berak ere maite duela. Baina Maria ez da hiltzen eta Xabik, bere bihotz makala ez zauritzeko, bikote bizitza eraman beharko du, Bartzelonan haurdun dagoen bere benetako neskalagunaren ezkutuan.

Nemekitepá, euskaraz filmatuko den komeria da, komeria erromantikoa, maitasuna eta desamodioa, egia eta gezurra, eta tragedia eta heriotza parametroak agertuko dituen filma. Bizkaiaz gain, Bartzelonan ere errodajearen zati txiki bat ere egingo da.

Lantalde artistikoa ibilbide handiko aktore euskaldunez osaturik dago: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza edo Mikel Losada besteak beste. Gainera, Aitor Mazok berak paper bat jokatuko du eta Unax Ugalderen parte-hartze berezia egongo da.

Abra Prod-ek ekoiztutako filma da, ETBren partaidetzarekin,eta Eusko Jaurlaritza eta ICAAren lankidetzarekin atera da aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button