MUSIKA

“A tumba abierta” jaialdia egingo da Erandion

Irola Irratiko BioRitmos eta Sobredosis Musical saioek, A tumba abierta izeneko jaialdia ondu dute, larunbatean, maiatzak 17, Erandikoko Kalezulo gaztetxean.

Jaialdian 19:00etan hasiko da, eta Euskal Herriko zazpi talde interesgarri  arituko dira agertokian: Boogie Riders, Educados, Viva Bazooka, Mapatxes, Bflat (Joy Divisionen doinuak joko dituzte), Yellow Big Machine eta Eskean Kristo.

Bilboko Yellow Big Machine taldeak oraintsu argitaratu du iraupen luzeko bigarren lana, Here Comes the Big Fun; diskoa azal beilegi deigarriarekin jantzita dator, eta eta LP formatuetan eskura daiteke.Taldeak 90eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”. Viva Bazooka-k, bestalde, bi EP argitaratu ditu, aurten.

Eskean Kristö rock taldea, Arratiako bost gaztek osatzen dute. Maketa homonimoa argitaratu dute CD formatuan. Grabazioak euskaraz abestutako dozena erdi kantu biltzen ditu. Sei doinuotan 70eko hamarkadako rock-and-roll gogorraren eraginak sumatzen dira. Sexty Sexters eta Sermonds taldeen pareko soinuak gordetzen ditu, hau da, 70eko hamarkadako hard rock gaurkotua.

Horrekin batera, DJk ere izango dira: Ekilibrista DJ eta DJ Reimy. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdia puntual hasiko da, eta bertatik aterako den dirua Irola Irratia eta Kalezulo Gaztetxea finantzatzeko erabiliko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button