MUSIKA

Mahastien artean musika entzuteko abagunea

Arabako Errioxan, uztaileko hiru asteburutan, hainbat herritako plazak, upeltegiak eta bestelako txokoak musikaz beteko dira. Guztira 10 kontzertu antolatu dira Musika Mahasti Artean izeneko jaialdian.

Ekimena “ez da soilik jaialdi bat, zentzumenentzako esperientzia baizik, musika-kulturaren onena eta Arabako Errioxako paisaiaren, tradizioaren eta ardoaren aberastasuna lotzen dituena”.

Uztailaren 12an abiatu zen ekimena Bastidako Marrate Musika-Elkarte eta Durundu taldeen eskutik.
Larunbat honetan ere, uztailak 26, segida izango du zikloak Eskuernagako plazan, Bitartean taldeak egingo duen kontzertuarekin. Garazi Navas, Haritz Ezeiza, Sebastian Ustarroz eta Ixiar Jauregik osatzen dute Bitartean musika taldea, duela gutxi Kreole izeneko lana atera duena. “Euskaldunen migrazioa hizpide hartuta osatzen dituzte kantuak”.

Egun berean, baina Lapuebla de Labarca herrian, Biasteriko Musika Taldea arituko da.  Igandean, hilak 27, San Prudencio Abesbatza egongo da 13:30ean, Bastidako Elizan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button