MUSIKA

“Dantz Point” ekimenak musika elektronikoa, ondarea eta lurraldea uztartuko ditu

2025ean, musika elektronikoa, ondarea eta lurraldea uztartuko dituen Dantz Point ekitaldiaren barruan zortzi hitzordu ikusteko aukera egongo da. Lehena asteburu honetan izango da.

Proposamenen helburua “gure identitatea osatzen duten espazioak balioan jartzea, inguruko talentu musikalari ikusgarritasuna ematea eta herritarrak, artea eta paisaia elkartzen diren topaguneak sortzea”. Horrexegatik, ekitaldi gehienak “aire zabalean egingo dira, espazio esanguratsuetan, ospakizun kolektiboan, ingurunearekiko harremana sustatzeko”.

Diogun moduan, zikloa ekainaren 28an hasiko da Bergarako Santa Ana parkean, non iragan industrialaren eta kultura garaikidearen nortasun sendoa uztartzen diren. Toki hori musikaz  beteko da Anomalia B2B Munabe, Santa Klaux eta Ederos B2B Pa!n artistekin.

Uztailean Hernani eta Zumaia bisitatuko ditu ekimenak. Irailean Nafarroatik ibiliko da eta urrian Arabatik.

Informazio gehiago: Dantz

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button