ESZENA

“Danspirenaika”, ingurune naturalean dantzaz gozatzeko aukera

AIKO Taldeak Pirinioetako ingurune naturalean dantzaz gozatzeko ekimena Huescara helduko da hilaren 29, 30 eta 31n.

AIKO Taldeak Pirinioak dantzan zeharkatzeko sustatutako ekimen horren bilgunea Jaca izango da, eta udalerri hori erromeriez, eta irakasle espezializatuek emandako tailerrez eta ikastaroz beteko da. Danspirenaikako parte-hartzaileak Miércoles de Cecina folk taldearen, Jacako Santa Orosia Udal Bandaren, Alto Aragon Folklore Taldearen eta Lapurdiko Maritzuli Konpainia izango dira.

Danspirenaikaren bitartez, AIKO Taldeak “proiektu parte-hartzailea proposatzen du, dantzarekiko grina, edozein mugatik harago batzen gaituen hitzik gabeko hizkuntza partekatzeko”.
Profesionalei zein dantzazaleei, herritarrei oro har, zuzendutako ekimena da, eta bertan, AIKOk Pirinioetan zehar dantzan ibiltzea proposatzen du, tailerrak, ikastaroak, dantzak, erromeriak, erakusketak… barne.

Egun horietako egitaraua hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button