BERTSOTAN

NBTko azken bi final-laurdenak, Iruritan eta Uharten

43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea asteburu honetan amaituko da. Larunbatean (martxoak 4) Iruritan, eta igandean (martxoak 5) Uharten jokatuko dira azken bi final-laurdenak, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoetara igaroko diren 18 bertsolarien izenak.

Larunbatean, 17:30ean hasita, Iruritako Gizarte Bilgunean sei bertsolarik hartuko dute parte: Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre. Asteburuko bigarren saioa igandean izango da Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, 17:30ean. Bertan, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri, Sarai Robles, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oskar Sanz de Acedo neurtuko dira.

Saio bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetara pasako dira zuzenean. Gainerakoek, lehen fasea bukatu arte itxaron beharko dute, sailkapenaren arabera pasatzen diren edo ez jakiteko. Momentuz, Julio Sotok, Xabier Terrerosek eta Aimar Karrikak eskuratu dute zuzeneko txartela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button