BERTSOTAN

Hernanin eta Bergaran, saio erabakigarriak

Hernanin jokatu ziren bi saioekin amaiera eman zitzaion Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko lehen itzuliari. Saioetan Jon Maia eta Ane Labaka izan dira irabazleak.

Hauen ostean, Bergaran eman zitzaion hasiera Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren itzuliari. Goizeko saioan, Ander Lizarraldek lortu zuen lehenengo postua, Gorka Azkarateren aurretik. Arratsaldeko saioan, berriz, Astigarragan egin zuen moduan, Unai Muñoak irabazi zuen saioa. Atzetik, Aratz Igartzabal eta Haritz Garmendia sartu ziren.

Sailkapenak eta beste, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button