IKUS-ENTZUN

“Hileko dokumentala” ekimena Bilbon ere bai

Hileko dokumentala ikus-entzunezkoen sare handia da; hilero, Espainia, Txile, Kolonbia eta Argentinako 53 aretotan estreinaldi bat gertatzen da. Estreinaldi horretan ia-ia banaketa komertzialik ez duten lanez gozatzeko aukera egoten da, izan ere, pantailaratzen diren dokumentalak, puri-purian dauden gaurko gaiei buruzkoak izaten dira.

Hemendik aurrera, Zinebiren laguntzarekin, Bilbo hiriak ere parte hartuko du Parallel 40 sustatzen duen ekimen honetan, eta hala, hilabeteko azken ostegunetan, zientzia, ekonomia, ekologia, edota gizarte arloko gaiak jorratzen dituzten filmak ikusi ahalko dira, prezio merkean (3,70 euro). Atzo martxotik ekainera bitarteko programazioa aurkeztu zen.

Hala, martxoaren 27an, Denontzako etxeak izeneko lana pantailaratuko da. Lan honetan Espainiako higiezinen burbuila zapuzte eta hondoratzea erakusten da, eta horrek guztiak ekarri zituen ondorio paisajistikoak.

Apirilaren 25ean, Familia bat alokatu lana ikusi ahalko da. Pertsona batek beste batzuen papera hartzen du, eta hainbat unetan aita, senarra, buruzagia edo beste zerbait izateko eta horren papera jokatzeko kontratatzen dute. Bere familiak, honetaz guztiaz, ez du inolako ideiarik.

Maiatzaren 24an, GMO: Genetikoki Eraldaturiko Organismoa izeneko dokumentala helduko da Bilboko pantailetara; gaia argia da: transgenikoak.

Azkenik, ekainaren 28an, Particle Fever dokumentala emango da. Partikula-azeleragailuarekin zerikusi duen guztia biltzen da lan ikusgarri honetan.

Film guztiak Coliseo Zirkuituko Multizineetan pantailaratuko dira, diogun bezala, hilabeteko azken ostegunetan.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button