ARTEA

Cruz Larrañetak osatutako album zaharra, Photomuseumen

Cruz Larrañetak argazki zaharrekin ondutako Albuma dago ikusgai Zarauzko Photomuseum zentroan, otsailaren 21era arte. Egile ezezagunen iraganeko lanen irudiekin ondu du Larrañetak proiektua.

Albuma argazki zaharren bilduma da, eta denboraren igarotzeak zaharkitutako argazkien xarma gogoangarria jasotzen du. Photomuseumen arabera, “Albuma egitasmoak denboraren iragateak hondatutako irudi horiek berreskuratu egiten ditu, eta txeraz eta irudimenenez zaharberritu”.

Erakusketak XIX. mendetik hasi eta iragan mendeko 30eko hamarkada erdialdera arteko egile ezezagunen argazkiak biltzen ditu: “Momentuko gaiak jasoz, argazki kostunbristak, erretratuak, taldeko-argazkia…”. Denboraren bidezko bilaketa estetiko eta sentimentala osatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button