BERTSOTAN

Bertso Korrika Ordizia eta Larrauletik pasatuko da

Gaur berton, 18:30ean, Goierriko bertso-eskola, Argiberri Elkartea eta Ordiziako AEK-k antolaturik, Bertso Korrika saio bat antolatu da Ordiziako Euskaltegian hasita eta tabernetan segituta; eta bertan, II. Atera herriarteko bertsolari txapelketako finalisten errebantxa izango da: Gabiria Vs Zumarraga-Urretxu.
Gabiriako taldean Jokin Murua, Gorka Maiz eta Mikel Asurabarrena juntatuko dira eta Zumarraga-Urretxuko taldean Gorka Ojanguren, Beñat Torres eta Maialen Akizu.

Etzi, Larrauleko ostatuan, 19:00etan, beste Bertso Korrika saio bat antolatu da. Horretan Agin Laburu, Unai Mendizabal eta Amaia Agirre bilduko dira.

Beste aldetik, Bertsolaritzaren Sekretuak saio berri bat egingo da Iruñean, bihar bertan, otsailak 26, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button