ARTEA

Martxan da Zuiako Koadrilako VIII. Argazki Lehiaketa

Zuiako Koadrilako zortzigarren argazki lehiaketan edonork parte hartu dezake, baina gehienez hiru irudi aurkez daitezke. Argazkiak digitalak zein analogikoak izango dira eta honekin batera, obraren titulua eta datu pertsonalak bidali beharko dira.

Sarituak izan diren pertsonek, sari banaketa eguna baino lehen, argazkiaren negatiboa edo diskoa bidali beharko dute. Banatuko diren sariak hiru izango dira: lehenengoa 300 eurokoa eta asteburu bat koadrilako ostatu batean, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa.

Esan bezala, gaia librea izango da eta beraz Zuiako koadrila osatzen duten herriak, paisaiak, eraikuntzak, ohiturak, kultur ekintzak edo pertsonak izan daitezke erretratatuak. Aurkezten diren argazkiak pertsonaren baten lehen-planoak badira, bere baimena aurkeztu beharko da.

Aramaioko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button