IKUS-ENTZUN

“Cortada” jaialdia bihar hasiko da Gasteizen

Gasteizeko EHU-Arabako Campusean, bihar hasita eta abenduaren 5era bitartean, Cortada XIX Film Laburren Lehiaketa abiatuko da. Emanaldiak Letra Fakultate eta Dendaraba aretoetan egingo dira.

Guztira 533 lan aurkeztu dira eta horietatik 103 aukeratu ditu epaimahaiak, hainbat sailetan parte hartzeko: Fikzioa, Animazioa,  Dokumental, Gureak, Hemengoak, Unilabur eta Ehulabur. Euskarazko film laburren erakustaldia, non euskara sustatu nahi den, Ehuskarabanda izeneko sailean egingo da, eta maratoiaren traza hartuko du. Jaialdiak ere Aitor Mazo eta Iñigo Santander omenduko ditu.

Jaialdia bihar hasiko da  Freaky gauarekin, eta ostean, emanaldi andana pantailaratuko dira eguneroko programazioaren barruan.

Zer, non eta noiz ikusteko, hobe duzue Cortada jaialdiaren webgunean sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button