ARTEA

Bergarako Laboratorium aretoan “Kotoiaren Emakumeak” erakusketa ikusgai

Kotoiaren Emakumeak erakusketa ikusgai izango da Bergarako Laboratorium aretoan urrira bitartean. Ekimen horren bidez emakume langileak omendu nahi dira.

Kasu honetan, Algodonera San Antonio lantegian lan egin zuten emakumeek hartu dute protagonismoa, eta euren bizi istorioak kontatu dituzte. Ahots eta istorio horiek QR kodeen bidez entzun ahalko dira, baina bestelako arte diziplina desberdinen bitartez (ilustrazioak, poesiak, argazkiak, literatura, moda…) emakume haien bizi istorioak ere haizatu dituzte.
Hala, erakusketa totem desberdinez dago osatua, eta bertan, poemak, argazkiak, ilustrazioak… daude ikusgai.

“Proiektu hau hasiera batean, moda proiektu bezala jaio zen, baina pixkanaka kutsu kulturala hartu zuen. Andoainen sortutako proiektu bat da. 1857-1965 urteetan, Andoaien, Algodonera Guipuzcoana izeneko lantegi bat izan zen. Bertan, langileen % 90 emakumeak ziren. Emakume guzti horiei omentzeko eta indartzeko asmotan, jaio zen Kotoiaren Emakumeak erakusketa. Hori, martxoaren 3tik 20ra, egon zen ikusgai Bastero Kulturgunean. Andoaingo ehun-fabrika itxi egin zenean, bertan lan egiten zuten emakume asko Bergarara joan ziren lanera, horregatik, proiektu honen bigarren geltokia Bergara da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button