Kresala zineklubak Anna’s life (Nino Basilia, Georgia, 2016) filma pantailaratukO du gaur Donostiako Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera. Pelikulak autismoa duen alabaren eta amaren arteko harremanaren inguruan ardazten da.
Emanaldian, gainera, Gautema Gipuzkoako Autismo Elkarteko bi kidek parte hartu dute, gaiaren inguruan solastatzeko asmoz: Jimmy Brosa familientzako laguntza zerbitzuen arduraduna eta autismoa duen gazte baten ama.
Hauxe da filmaren sinopsia: “32 urteko ama ezkongabe batek Ameriketara joatea erabakitzen du, bai bere bizi-egoera aldatzeko, eta baita bere seme autistarena ere. Anna arriskatu egingo da, etxea saldu eta embaxadan bisa ilegal bat lortuko dion gizon bati emango dio dirua”.
Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.