BESTELAKOAK

“Iruña Fokatu” argazki lehiaketa

Iruñeko bazterrak argazkietan aterako helburuarekin abiatu da beste behin, Iruña Fokatu XVIII.  argazki-lehiaketa.

Pertsona  bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu. Teknika librea da. Argazkiak argazki-paperean aurkeztu beharko dira ezinbestean. Paperaren gehienezko neurriak: 30 x 40 cm.

Argazkiak Civivox San Jorge zentroan aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Sanduzelai. Telefonoa: 948136400) azaroaren 18a baino lehenago.

Eman beharreko argibideak honakoak dira: argazkia zein datatan egin den, Iruñeko zein leku zehatzetan (epaimahai teknikoari lana errazteko) eta argazkiaren deskribapen labur bat. Gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta adina edo jaiotze-data; eta, horiez gain, argazki bakoitzaren izenburua, argazkia zein tokitan egin den eta argazkiaren deskribapen laburra.
Lehen saria 700 € dira; bigarren saria, 400 €, eta hirugarren saria 300 €.

Lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa bat egingo da Civivox San  Jorge zentroan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button