MUSIKA

Modus Operandi, Iñaki Betagarriren egitasmo berria

Betagarri desegin ostean, Iñaki Ortiz de Villalba abeslariak proiektu berri bat abiatu du eskarmentu handiko musikarien laguntzaz, Modus Operandi. Baga Biga diskoetxeak iragarri duenez, “musikaren oinarria ska izango da rock ukitu askorekin”.

Iñakiren aburuz, “oinarria ska izango da, baina beste musika batzuei ere helduko diegu; adibidez, hadcore, rock, reggae… Baina ska puntua badauka. Gure atzean izan ditugun taldeen soinua gogorarazten du, baina badaude zertzelada berriak ere”.

Taldea hauexek osatzen dute, Iñakirekin batera: Andoni Garcia Matxain, gitarra jotzailea (Lauroba), Enrikko Rubiños Rezola, bateria (Vendetta), Rubén Anton, tronpeta jotzailea (Vendetta), Julen Barandi, baxu jotzailea (Izaro) eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa, tronboi jotzailea (The Hot Wok).

Talde ska eta rock zale berriak azaroan argitaratuko du lan berria Baga Biga diskoetxearen bidez. Enpresa horrek, halaber, taldearen  agente lanak ere egingo ditu. Eszenatokietara igotzeko “irrikan” da taldea. Diskoa Durangoko Azokan izango da salgai eta taldea zuzenean arituko da Azokan bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button