IKUS-ENTZUN

Claude Sautet zinemagileari zuzendutako zikloa, Iruñean

Nafarroako Filmotekak Claude Sautet zinemagileari zuzendutako zikloa atondu du hil honetarako. Bihar bertan, hilak 3, Les choses de la vie (1970) filma eskainiko da, 19:30etik aurrera.

Sautetek 1955ean filmatu zuen bere lehen pelikula: Bonjour sourire! eta goian aipaturiko tituluarekin arrakasta lortu zuen. Film horretan Romy Scheider aktorearen ibilbidea piztu zen.
Beste titulu batzuk filmatu ostean, 1974an, Vincent, François, Paul et les autres izeneko lana etorri zen, bere film goraipatuenetako bat (Michel Piccoli, Ives Montand, Gérard Depardieu eta Stéphane Audran aktoreekin).
Laurogeiko hamarkadan Sautetek bi film bakarrik egin zituen:  Garçon! eta Quelques jours avec moi (1988). 1993an, zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta zuzendari onenaren Cesar saria irabazi zituen.
Bere filmak idazteaz gain, Sautetek gidoiak ere idatzi zituen eta zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen bere ibilbidearen hasieran beste zuzendari batzuentzat.

Datozen hiru asteetan, asteazkenero, bere film bat pantailaratuko da ziklo horren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button