IKUS-ENTZUN

Txekiako zineari buruzko zikloa atondu MEM jaialdiak

Bilboko Musica Ex Machina Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdiak Txekiako zinearen aitzindari den Otakar Vávra zuzendariaren Krakatit (1948) filma proiektatuko du gaur Pulimentos del Norte lokalean (Gorte kalea 29-31. 6. E). Iragan martxoaren 7an hasi zen Zine Txekiarra izeneko zikloaren egitarauaren barruan dago filma. Amaia Zorrillak koordinatu du zine ekimen interesgarri hau.

Otakar Vávra zinegileak zuzendariko Krakatit misteriozko pelikula da, eta Karel Höger kimikariaren istorioa kontatzen du. Lehergailu indartsu bat asmatu ondoren, zientzialaria damutu egingo da eta delirioak izango ditu. Karel Capek-en izen bereko eleberrian oinarrituta dago filma.
Vávra zinegileak ireki zuen Txekiako zine modernoaren garaia, izan ere, herrialde horretako zinemagintzaren aitzindaria dela esan ohi da. 1948. urteko otsailean Alderdi Komunistak boterea hartu eta bi hilabetera estreinatu zen Krakatit.

Gaur zortzi, martxoaren 21, halaber, Karel Zeman animazio zuzendariaren Julio Verneren Mundu Zoragarria proiektatuko dute ordu eta toki berean.
Martxoaren 18an, halaber, Pavel Jurácek zuzendariak 1963 estreinaturiko Postava K Podpírání filma ikusi ahalko da. Zikloak maiatzera bitarte iraungo du. MEM jaialdiaren webgunean egitarau osoa jasotzen da. Emanaldiak doakoak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button