IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak mundu osoko gay-lesbo-trans filmak hartuko ditu aurten ere

Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinemaldia hil honen 22an hasiko da eta 30era bitartean luzatuko da. Ohikoa den legez 9 eguneko jaialdia beste herri batzuetan ikusi ahal izango da Zinegoak Hedapena sailari esker. Ekimen honetan izena eman duten herriak Getxo, Leioa, Gernika, Durango, Iruñea, Errenteria, Sestao eta Donostia izan dira. Izan ere, "oso garrantzizkoa da guretzat deszentralizazioa eta hedapen hau" , esan du Zinegoakeko zuzendaria den Roberto Caston-ek.

Ekimena Arriaga Antzokian (Hasiera ekitaldia), Bilborocken (Antzerki eta lan zinematografikoak), Fnac-en (Zine esperimentala eta lehiaketarako film laburrak), Golem Alhondiga (Lan zinematografikoak), Espacio Abisal (Zine esperimentala) eta EITB Multibox aretoan (Amaiera ekitaldia eta performance musikala) garatuko da aurten.

Guztira bost kontinenteetako 76 lan ikusi ahal izango dira 9 egunetan. 14 film luze (12 lehiaketan), 7 dokumental (denak lehiaketan) 51 film labur (35 lehiaketan) eta 13 film labur esperimentalak (lehiaketaz kanpo). Beraz, mundu mailan 5 estreinaldi pantailaratuko dira, 2 estreinaldi Europa mailan, 29 estreinaldi estatu mailan eta 37 estreinaldiak izango dira Euskal Herrian. Guztietatik aipagarria da euskal laburmetrai baten presentzia: La cita, Sera Llamas eta Daniel Duarterena.

Aurtengo ohorezko saria Agustin Almodovar eta Esther Garciak hartuko dute. Beste aldetik aipatu behar da El show del Txistu izeneko ekimenak aurrera jarraituko duela aurten ere. Yogurinha Borovak zuzenduko du urtarrilaren 28an burutuko den ekitaldia.

Eta beste mila kontu gauzatuko dira ederki antolaturik datorren egitasmoaren barruan. Dena, noiz, zer, nola eta abar, zinemaldiaren webgunean duzue jarrita.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button