
Donostiako Kubo Kutxa aretoan Eduardo Chillidaren omenezko erakusketa paratu dute: Chillida. Bideak / Caminos; erakusketa zabalik egongo da irailaren 28ra arte, eta omendutako artistaren seme Ignacio Chillida da komisarioa.
Chillidak bere bide luzean egindako 130 lan daude ikusgai, gehienak familiarenak. Obra horiek, gainera, askotarikoak dira: ltzairua, alabastroa, txamota, lurra, burdina, igeltsua, papera…
Lanok hiru multzotan banatzen dira: Lehenengoan, artistak gizartearekiko zuen konpromisoarekin lotutako eskala handiko eskulturak daude; bigarrenean, arkitekturari buruzko hainbat lan daude; eta, azkenik, hirugarrenean, Haizearen orrazia obrari eskainia dago, eta eskultura monumentalak biltzen ditu.
Antolatzaileen arabera, “Bideak izenburuak bidearen kontzeptuakEduardo Chillidaren lanean izan duen garrantzia nabarmentzen du, formal eta estetiko ki nahiz kontzeptua lki, eta, bitxia bada ere, beraren lanei buru z egindako azterketetan gutxitan aztertu izan den gaia da”.



