MUSIKA

Antihumano, Hartzak Blues Band eta Tres41, Arrasaten

Abenduaren 26an, Arrasateko gaztetxean, Antihumano, Hartzak Blues Band eta Tres41 taldeek joko dute, 22:00etatik aurrera. Punk, hardcore eta metal erritmoak zabalduko dituzte hirurek.

Hartzak Blues Band Enkarterrietan eratutako taldea da, 2012an. Taldekideen artean Hil Aiari, Lurpe eta KM11 bandetako musikariak daude. 2014an, lau kantuko binilozko EPa argitaratu zuten, Mikel Kazalisekin grabatua; haien bigarren grabazioa da. Bizkaitarrek Motorhead, Gluecifer, Leatherface edo Muletrain taldeen diskoetatik jaten dute.

Antihumano Oñatiko taldea da, eta hardcore-punk azkarra jotzen du; Golpe de estado, Sospechosos eta CC627 taldeetako musikarien egitasmo berria da. Orain arte bi EP argitaratu dituzte.

Tres41, azkenik, Berriz herriko taldea da, eta metala eta hardcorea uztartzen du bere jarioan; El final no está escrito izenburuko disko luzea argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button