ESZENA

GluGlu Produkzioak estreinaldia egingo du asteburu honetan Bergaran

GluGlu Produkzioak estreinaldia egingo du asteburu honetan Bergaran. Nick Maritxu Nick Bartolo izango da estreinatu beharreko lanaren izena eta bertan, antzerkiak eta dantzak bat egiten dute.

Hona hemen lanaren sinopsia: Maritxu eta Bartolo ezizenekin gazte bik txatean topo egingo dute. Denbora batez internet bidez komunikatzen egon eta gero zita egitea erabakiko dute. Non eta opera bateko biltegi zaharrean pasatuko dute gaua elkarrekin. Bertan aurkitutako elementu guztiez baliatuta bikotea jolasean arituko da. Bartolok kantuz iturria munduan zehar aurkitu nahi duen bitartean, Maritxuk sexuarekin gozatzeko asmoa dauka. Bata bide batean, bestea beste bidean, baina topo egingo al dute inoiz?
Antzerkiak eta dantzak bat egiten dute antzezlanean. Bi aktore taula gainean eta ezustekoz beteriko komedia da hau. Eromenezko erritmoak munduan eta denboran zehar garraiatuko du ikuslea antzerki-bidaia-komiko honetan: klasikotik futuristara, musikaletik dramara, beldurrezko eszenetatik epikoenetara, egoera absurdotik
errealismora, patetismotik hunkigarritasunera, beti ere komedia nagusi dela.
Maritxu, nora zoaz kanta ospetsua abiapuntu, umorezko maitasun eta erotismo istorio honek gure erokeriak itsututa begien aurrean dugun hori ikusten uzten ez digula kontatzeaz gain, helduek batzuetan jolasaren zentzua ez galtzearen beharraz ohartzen digu.

GluGlu Produkzioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button