
Atzo abiatu zen Bilbaoargazki ekimenaren barruan, Carlos Serranoren Nocturna izeneko erakusketa. Urriaren 15era bitartean Burtsako udaltegiko galerian ikusgai izango da ikusgai erakusketa hau.
Ciudad Realen jaiotako artistak Alacanten egiten du lan une honetan, eta gaueko argazkigintza ikastaroak ematen ditu Estatu osoan.
Carlos Serrano Asociación Española de Fotografía de Naturaleza izenekoaren bazkide-laguntzailea da.
Bere lana paisaien, itsasoaren, oro har naturaren argazkietan zentratzen da batez ere, esposizio luzeak erabiliz. Horrek egunsentiak eta arrastiriak eta gaueko argazkiak islatzeko aukera ematen dio.
Nocturna erakusketa Bilboko Burtsako udaltegian (Pilota kalea, 10) bisitatu ahal izango da urriaren 1etik 15era, eta urriaren 5ean inauguratuko da, arratsaldeko 20:00etan. Artista bertan egongo da.



