BESTELAKOAK

Liburu Anarkistaren Azoka egingo da asteburuan Bilbon

Liburu Anarkistaren Azokaren XII. edizioa ondu du CNT sindikatuak asteburuan, maiatzak 21 eta 22, Bilboko Bailen kalean.

Hala, makina bat argitaletxe anarkista bilduko dira azokan: larunbatean, 10.00etatik 20.00etara eta igandean, berriz, 11.00etatik 15.00etara.

Larunbatean, gainera, Jose Ramon Palacios Anselmo Lorenzo Fundazioaren presidenteak Anarquismo básico liburua aurkeztuko du, eguerdian. Jose Luis Carretero ekonomistak, halaber, La autogestión viva liburua izango du hizpide.

Igandean, bestalde, La revolución Ignorada: La liberación de la mujer y la revolución social en Kurdistán liburua aurkeztuko du Deskontrol editorialak, 11:30ean. Azkenik, 13:00etan, emanaldi musikala izango da, Patxi Dinamita abeslariaren eskutik.

Informazio gehiago: cnt-sindikatua.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button