IKUS-ENTZUN

Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdia

Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 24. ediziorako lanak nahi ditu eta horretarako izena emateko epea ireki du apirilaren 10era arte. Aurten ekainaren 1etik 7ra egingo da jaialdia.

Aurtengo edizioan nobedade gisa, CAOSTICA MX sortu da, Caostica jaialdia ikus-entzunezko industria latinoamerikarrera zabaltzeko proiektua. Bertan, Caostica 24ko Sail Ofizial osoa proiektatuko da eta 3 sari berri emango dira.

Jaialdiak 6.500 euro banatuko ditu saritan: Fikziozko film labur onenaren saria (1.000 € + garaikurra); Bideoklip onenaren saria (1.000 € + garaikurra); Animazioko film labur onenaren saria (1.000 € + garaikurra); Lan bizarro onenaren saria (1.000 € + garaikurra).; Euskarazko lan onenaren saria (500 € + garaikurra); Espainiako film labur onenaren saria (500 € + garaikurra); Latinoamerikan ekoitzitako lanik onenaren saria (500 € + garaikurra);  Amerikar kontinenteko hainbat euskal etxek aukeratutako euskal lanik onenaren saria (500 € + garaikurra); eta Mexikoko publikoaren saria Sail Ofizialeko lan onenari (500 € + garaikurra).

Lanen bat gaztelania ez den beste hizkuntza batean aurkezten bada, gazteleraz azpititulatuta egon beharko du; hau ez da beharrezkoa izango bideokliparen atalean, eta 2024ko urtarrilaren 1aren ondorengo lanak onartuko dira.

Begiratu jakingarri guztiak hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button