IKUS-ENTZUN

“Caostica” jaialdia, film labur eta bideoklip topaketa

Caostica jaialdi berezia da. Bertan film proposamen alternatiboak aurkezten dira. Eta musikarekin eta beste kontu askorekin nahasirik eskaintza interesgarri bilakatzen da Bilbon.

Aurten 16. ediziora heldu da Bilboko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdia, eta gaur berton abiatuko da Bilborocken Los Ganglios taldearen kontzertuarekin. Ostean eta DJ Mimoloko eta DJ Anisakis arituko dira.

Aurtengo zitarako berrogeita hamar film baino gehiago heldu dira dozena bat herrialdetatik. Emanaldi egunetan bideoklipak eta film laburrak ikusiko dira eta autore ezagunen obrak izango dira horiek. Aukeratutako lanen zuzendarien artean David Valero, René Nuijens, Koldo Almandoz, Zuzanna Plisz, Marc Riba, Ana Solanas, Jossie Malis, Caye Casas, Albert Pintó, edota Green Day, Atom Rhumba, Sons Of Aguirre, Los Ganglios, Guadalupe Plata, El Coleta eta Highlights musika taldeak aurkituko dituzue.

Edizio honetako epaimahaia Raquel Meyers artista bisuala, Gorka Aguirre, Goya sari baten FX artista eta Ernesto de Nova zine zuzendariak osotzen dute.

Gogoratu, “Ziber-ontzi caosticoa Bilboko zeruak gurutzatuko ditu Bizkaiko bideoarenaren Izakien behin betiko Lobotomizazioari ekiteko Caostica Laburmetrai eta Bideoklipen nazioarteko festibalaren 16. edizioan”.

Programazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button