BESTELAKOAK

Forum d´Avignon martxoaren lehen egunetan Bilbon

Martxoaren 5, 6, 7 eta 8an, Bilbok kulturari buruzko europar eztabaida-espazio garrantzitsuena den Forum d´Avignon hartuko du. Hiria kultur sistema gisa izango da gai nagusia, eta horretrako arte, arkitektura, politika edo ekintzailetza gaietan aditu direnak bilduko dira Bilbon

“Bilbao kultur ekosistema da, eta, egunero, hiritar eta bisitarientzat topaketa eta dinamika aberasgarriak sortzen dira bertan.  Ekonomia eta hirigunea eraldatu zirenetik, hiriaren izena bikaintasuna, ekonomia-jarduera, ezagutza, artea, teknologia, diseinua edota sorkuntza bezalako kontzeptuekin lotzen da. Forum d´Avignon kulturak ekonomia-garapena eta hiritarraren ongizate orokorra sustatzen lagunduko du; berrikuntza eta sorkuntza maila handitzen du, eta erabakigarria izaten da erakargarritasunari eta konpetentzia globalari aurre egiteko orduan”.

Parte hartzaileen artean Katrin Jakobsdottir Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministro ohia; Saskia Sassen soziologoa eta Gizarte Zientzien Asturiasko Printzea Saria 2013; VitoAcconci artista eta arkitektoa; Beatriz Colomina Princetowngo Unibertsitateko katedraduna; Jean Blaise Voyage à Nantesko zuzendari nagusia; Alfonso Santiago Bilboko musika jaialdien sustatzailea; Gail Lord Chicagoko (AEB) Kultura Programako arduraduna; Tarek Cherkaoui Qatarreko Museoen Arduraduna; Guadalupe Echevarria ‘Donostia/San Sebastián 2016 Kulturaren Hiriburu Europarra-ren kultur zuzendaria; Javier Gomá saiogilea eta Juan March Fundazioaren zuzendaria eta Corinne Hermant De Callatay Europako Batzordean Eskualde Politika Zuzendaritza Nagusian analista.

Egun horietan Bilbok dituen kulturaren inguruko ardurak ere landuko dituzte Forumean parte hartuko duten aditu horiek.

Informazio gehiago: www.forum-avignon.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button