MUSIKA

Canteca de Macao errefuxiatuen alde Donostian

Canteca de Macao taldeak eta Donostiako Doka Kafe Antzokiak errefuxiatuen aldeko emanaldia solidarioa atondu dute lankidetzan uztailaren 20an Inoiz ez da berandu aukerak sortzeko lelopean.

Kontzertuan lortuko duten dirua Alboan GKEarentzat (Gobernuz Kanpoko Erakundea) izango da. Izan ere, GKE horrek hainbat herrialdetako errefuxiatu eta lekualdatuekin egiten du lan. Sarrerak alboan.org webgunean eskura daitezke eta dirua emateko kontu korrontea ere ireki dute.

Canteca de Macao talde espainiarrak hainbat musika estiloren uztarketa edo fusioa jorratzen du. Hala, bere jario bizi eta dantzagarrian zantzu latinoak, giro flamenkoak, reggae erritmoak edo jazz eta rock doinuak entzun daitezke, kultura anitzeko doinuek bat eginez, beti ere, dantzatzeko gogoa eta jarrera positiboa direla medio.

Taldearen webgunetik Nunca es Tarde izenburuko azken lana eskura daiteke. Izan ere, uztailaren 20an Donostiako Dokan aretoan izango den kontzertu solidarioaren leloak grabazio berri horren izenburua aipatzen du: Inoiz ez da berandu aukerak sortzeko.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button