ARTEA

Camino Laguilloren argazki espektralak Contraluz galerian

Camino Laguillok (Leon, 1971) Inward erakusketa paratu du Iruñeko Contraluz galerian. Erakusketa ikusgai dago igandera bitarte, martxoak 6.

Iluntasunean egindako momentu iheskorrak dira Laguillorenak. Ehiztariaren abileziarekin eginikoak, pazientzia handiarekin. Horretaz gainera, iluntasunean agertzen diren pertsonen irudiek artegatasun sentsazioa transmititzen dute. Dramatizaturiko argiak ia ez du eszenaren puska bat ere argitzen, eta irudiari ehundura zinematografikoa eransten dio.

Hala, argazki serie espektralaren bitartez, – argazkilariaren vouyerismo dela medio-, pertsonen bizilekuetan sartzen gara, esate baterako, autoetan. “Semaforo baten ondoan autoei argazkiak egiten dizkien mugimentzen ari diren bitartean. Foko handi batek argiztatzen ditu, eta horri esker barrualdea ikus daiteke une batez. Kamerak momentu hori baliatzen du fluxu anonimoa gelditzeko eta barrura so egiteko. Itzalak bikoteak, gurasoak edo seme-alabak izatera igarotzen ira, pertsona bakartiak. Ausaz agertzen zaizkigun bizitzak, eta supituan ez zaizkigu urrunekoak iruditzen”, esan du argazkilariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button