ARTEA

“Beti barrez dagoena”, Iñigo Royo artistaren erakusketa Artiumen

Uda osteko urriaren azken egunetan itxiko da Gasteizko Artium museoan, Iñigo Royo artistaren Beti barrez dagoena izeneko erakusketa.

Anabasa eta barrea dira erakusketaren hitz-gakoak, artistak berak azaltzen duen bezala: “orduan ulertu nuen bi hitz magikoak aurkituak nituela: anabasa eta barrea. Baneukan erakusketaren gaia. (…) elkarrekin bizitzearen ondorioz osatzen dugun anabasa ergelaz. Hori ikustean, adimen arrunteko edonori aurpegian sortzen zaion barre saminaz”.

Eskaintza batetik sorturiko proiektua da hori (“zer egingo dut, edota horrek baino gehiago kezkatzen ninduen beste hura, zer espero dute nik egitea?”). Eta gainera, beste galdera batetik abiatu zen, Zuk zer kontatu nahi diozu jendeari?. “Laurogeiko hamarraldiko Suediako pornografiaren idiosinkrasia bereziaz hitz egitea interesatzen al zaizu, esate baterako, edota gaurkotasun handiko beste gai batzuez, hala nola aireko katastrofeen ondoren telebista kateetan agertzen diren psikologoen lan noble, atsegin, laudagarri eta goresgarriaz?. Bai, zergatik ez?. Eta, ondoren, zera esaten nion nire buruari: Ez, era zuzenagoan heldu behar diot mamiari”.

Erakusketan instalazioak, bideoak, argazkiak eta soinudun pieza bat ezarri dira literaturaren aipamenak, eta eguneroko errealitatearen zenbait alderdiri buruzko begirada ironiko eta eszeptikoa ere. Udazkenean, zinema-ziklo bat  ere eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button