BESTELAKOAK

“Bziber” lehiaketaren IV. edizioa egunotan abiatuko da

Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritu den euskara hutsezko lehen lehiaketa da, eta aurten, abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean gauzatuko da, Gazteen Gabonetako oporraldia baliatuta. Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak lankidetzan antolatutako aurreko hiru edizioen harrera ona ikusirik, lehiaketa berriro ere antolatuko da.

Ekimenak gazteek biziki erabiltzen dituzten sareetan euskarazko edukiak sortzea du helburu, baita erreferente euskaldunak indartzea ere.
Hortaz, aipaturiko data horretan Edurne Azkarate aktoreak Gabonen inguruko  lau erronka botako dizkie Euskal Herriko 11 eta 16 urte bitarteko gazteei Tik Tok sarean burutzeko.

Euskaraz dakiten 11 eta 16 urte bitarteko gazte orok parte hartu ahalko dute ekimenean, jatorria edozein dela ere. Parte hartzeko Bziber Lehiaketaren Instagram eta TikTok kontuak (@bziber_lehiaketa) jarraitu eta erronkak igotzearekin nahikoa da.

Edizio honetan, gainera, diasporako gazteen artean zabaltzeko ahalegin berezia egingo da.

Lehiaketari buruzko informazio guztia: https://bziber.eus/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button