IKUS-ENTZUN

FASek Aitzol Aramaio zinegilea omenduko du

Bilboko FAS zineklubak zendutako Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971 – 2011) zinegile ondarrutarra omenduko du aurten ere. Zine gidoilari eta zuzendari ondarrutarrak Un poco de chocolate eta Terminal filmak egin zituen. Bada, Aitzol Aramaio Oroimenean Laburmetraien III. Ikustaldia izenburupean, hainbat film labur pantailaratuko dira gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Gaurko emanaldian, gainera, hainbat gonbidatuk parte hartuko dute: Oskar Alegría, Lander Otaola, Kote Camacho, Irene Bau, Daniel Cortazar, Aitor Arregi, Iñaki Sagastume, Xabier Iriondo, Fernando Aguirre eta David Aguilar.

Hauexek dira Aramaioren omenez proiektatuko diren lanak: Le curé basque de Gréciette (Hubert Knapp, Frantzia, 1958); Footing (Aritz Bilbao eta  Lander Otaola, Euskal Herria, 2014); Don Miguel (Kote Camacho, Euskal Herria, 2014); Nire aitaren etxea? (Irene Baum, Euskal Herria, 2014); Untied (desenlace) (Iván Cortazar, AEB, 2014); Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi, Euskal Herria, 2014) eta Homing (Xabier Iriondo, Euskal Herria, 2014).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button